Arrigorriagako Tenis Kluba (ATK) Arrigorriagako Kiroldegian (Bizkaian) dago. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du tenisa hasierako mailetan zein lurralde-eremuko txapelketen mailan irakasten, eta 70 ikasle baino gehiago daude matrikulatuta. Horri esker, txapelketarako zein aisialdirako tenisari dagokionez, kluba erreferentziazko instituzioa da gure herrian.
Jesús Luengo Solerren eskutik kluba abian jarri zenetik, Arrigorriaga Tenis Klubak lankidetza- eta aholkularitza-hitzarmenak ditu Fadura Tenis Klubarekin kudeaketari zein esparru taktiko eta teknikoei eta metodologiari dagokienez. Fadura Tenis Kluba erkidegoan eta estatuan dagoen erreferentzia gaileneko entitateetako bat da.
Gaur egun Chus Luengoren Omenezko Txapelketa dugu, bai eskola-mailan, baita kategoria absolutuetan ere.
Arrigorriaga Tenis Klubaren helburu nagusia da tenisa esparru guztietan sustatzea eta garatzea, eskola-mailako kirolaren oinarrietatik lurralde-mailako lehiaketetara iritsi arte, baina Arrigorriagako herritarrei bereziki zuzendua.
Datorren irailaren 19an martxan jarriko dira eskola-entrenamenduak, bai txapelketetarako taldeenak, bai oinarrizko tenisaren taldeenak (aurkikuntza – garapena – finkatzea – espezializazioa – lehiaketaren aurrekoa). Txapelketetarako taldeei dagokienez, astean behin edo bitan entrenatzeko aukera egongo da bi orduko saioetan. Oinarrizko taldeen kasuan, aukera izango dute astean behin edo bitan entrenatzeko 55 minutuko saioetan.
Denboraldia hiru hiruhilekotan banatuko dugu. Hiruhileko bakoitzean automatikoki berrituko da inskripzioa, betiere, klubari baja hiruhilekoa amaitu baino hamabost egun lehenago jakinarazten ez bazaio.
Izena emateko formularioa orriaren amaieran dago hemen. Posta elektroniko bidez bidali honako Klubaren helbide honetara: lonbotenisarrigorriaga@gmail.com
ESKOLAREN EGITURA METODOLOGIKOA
Eskola piramide-egitura baten arabera antolatuta dago, eta entrenamendu-metodorik berritzaileenak erabiltzen dira jokalariaren garapen-fase bakoitzean.
Hasteko, lehenengo etapan hiru eboluzio-aldi daude: aurkikuntza, garapena eta finkatzea. Ikas-prozesuko hiru aldi horietan Nazioarteko Tenis Federakundearen (ITF) jarraibide metodologikoak (Play eta Stay) moldatzen ditugu ikasleen gozamena zein garapen teknikoa, taktikoa eta fisikoa bermatzeko.
Bigarren etapa hiru alditan dago banatuta: espezializazioa I, espezializazioa II eta lehiaketaren aurrekoa. Bigarren etapa horretan oinarri tekniko, taktiko eta fisikoak finkatzen dira lehiaketarako prest egoteko.
Azken etapan, hirugarrenean, piramidearen puntan, lehiaketa dugu. Etapa honetako helburua da ikaslea lehiaketarako prestatzea, eta, emaitzak baino, hobekuntza bilatzen da.
Deskargatu garapen-plana
TARIFAK 2022-2023
AURKIKUNTZA, GARAPENA, SENDOTZEA, ESPEZIALIZAZIOA, LEHIAKETA AURREKOA
- Egun 1 astean
AURKIKUNTZA, GARAPENA, SENDOTZEA, ESPEZIALIZAZIOA, LEHIAKETA AURREKOA
- Egun 2 astean
LEHIAKETA
- Egun 1 astean /Bi orduko entrenamendua egunero
- Lehiaketako jokalariek klubaren ekipamendu bat jasoko dute
LEHIAKETA
- Egun 2 astean / Bi orduko entrenamendua egunero
- Lehiaketako jokalariek klubaren ekipamendu bat jasoko dute
HELDUAK ( 18 urtetik gora)
- Pertsona 1
- Astean behin
HELDUAK ( 18 urtetik gora)
- Pertsona 2
- Astean behin
HELDUAK ( 18 urtetik gora)
- Pertsona 3
- Astean behin
HELDUAK ( 18 urtetik gora)
- Pertsona 4
- Astean behin
- Ikasle berriek, finkatze, espezializazio edo lehiaketaren aurreko taldeetan sartu nahi izanez gero, joko-proba bat egin beharko dute
- Taldeak hiruhilekoan zehar mantenduko dira. Aurkikuntza, garapen, finkatze eta lehiaketaren aurreko faseetan hiruhilekoan behin egingo da fakturazioa.
- Hilabete baino gutxiagoko gainkarga baten, gaixotasun baten edo lesio arin baten ondorioz entrenamenduetara joan ezin bada, ez dira hileko zein hiruhilekoko kuotak itzuliko, ezta beherapenik egingo ere. Behin eta berriz faltatzeak plaza galtzea eragin dezake.
- Entrenamenduak hilaren lehen edo bigarren astean hasiz gero, hileko kuota osorik kobratuko da. Hirugarren edo laugarren astean hasiz gero, kuotaren erdia kobratuko da, gutxi gora behera.
Deskargatu izena emateko formularioa
Deskargatu Klubaren egutegia
GURE ENTRENATZAILEA
Mikel García de Castro
- Fadura Tenis Klubeko entrenatzailea 2017tik 2019ra.
- Arrigorriagako Tenis Klubeko entrenatzailea 2019tik
JOKALARI GISA IZNADAKO KIROL-PALMARESA
- Ranking altuena 171.a maila nazionalean
- Lehen maila nazionaleko jokalaria Fadura Tenis Klubarekin.
- Bizkaiko txapelduna, Euskadiko bikotekako txapeldun absolutua, Euskadiko hirugarrena kimu-kategorian eta Euskadiko txapeldunordea kadete eta junior kategorietan.
- Zenbait VNCR txapelketetako txapelduna eta txapeldunordea Fadura Tenis Klubarekin.
- Txapelketa nazional ugaritan txapelduna eta txapeldunordea kategoria guztietan.
- ITF Kiroleta lehiaketan parte-hartzailea banakako zein bikotekako diziplinetan.
HIZKUNTZAK
- Euskara: C1titulua (EGA)
KLUBEKO LEHIAKETA-TALDEAK
Gure helburua da ahalik eta eskolako ikasle gehien taldeetan parte har dezaten, eta, horregatik, sarritan kategoria bakoitzeko talde bat baino gehiago egiten ditugu. Klubeko taldeetan jokatzeko ezinbestekoa da lehiaketa-talderen batean egotea. Talde horiek dira klubaren ordezkariak lehiaketetan, eta klubak kategoria horietan hartzen du parte gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan zein kategoria mistoan.